Hezkuntza Laguntza Espezialista (HLE) - LH

Primaria · Bilbao

Inscribirme

Descripción

Bilboko ikastetxean Hezkuntza Laguntza Espezialista (HLE) bat behar dugu Aniztasun mintegian sartzeko, Lehen Hezkuntzan.


Eginkizun nagusiak:

  • Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako programak diseinatzea eta gauzatzea, orientabideei jarraituz eta irakasle arduradunek gainbegiratuta.
  • Beharra duten ikasleei joan-etorrietan eta eskolako jardueretan laguntzea.
  • Ikasleak modu aktiboan artatzea eta zaintzea eskola-orduetan, jolasgaraietan eta atsedenaldietan.
  • Ikaslearen Bakarkako Egokitzapenak (AIU) prestatu, burutu eta jarraipena egitea tutore, irakasle espezialista eta pedagogia terapeutikoko profesionalekin koordinatuta.
  • Aniztasunarekiko Arreta eta Orientazio Saileko kideekin lankidetzan aritzea.


Ordutegia:

  • Astelehenetik asteartera eta ostegunetan: 8:55 - 13:15
  • Asteazkenetan: 8:55 - 13:15 eta 15:00 - 17:00
  • Ostiraletan: 9:50 - 13:15


Kontratuaren baldintzak:

  • Kontratu mota: Aldi baterako ordezkapena.
  • Jardunaldia: %50 (Erdiko jardunaldia).
  • Hasiera data: 2026/11/09.
  • Amaiera data: Printzipioz apirilera arte

Requisitos

  • Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria edo Gizarteratze Goi Mailako Teknikaria.  
  • Euskara B2 maila gutxienez egiaztatuta izatea. 


 Baloratuko da:

Ofizialki egiaztatutako Desgaitasun Ziurtagiria (%33 edo gehiago) izatea.

Localización