DBH eta Batx: Ingeles irakaslea

ESO y Bachillerato · Bilbao

Inscribirme

Descripción

Jesuitak Indautxun, gure ikasleen giza garapena eta garapen akademikoa sustatuko duen kalitatezko hezkuntza eskaintzea da gure egitekoa. Hurrengo ikasturterako, irakasle profil baten bila gabiltza bigarren hezkuntzan ingelesa eta euskara irakasteko.


Jesusen Lagundiaren Bilboko itunpeko ikastetxea gara; mendeetan zehar jesuiten zentroen ezaugarri izan den tradizio pedagogiko eta egiteko modu baten oinordekoak. Ikasleek gizarte adiskidetu eta zuzen baten alde lan egin ahal dezaten, pertsona aditu, errukior eta konprometitu gisa eta inguruko errealitatearen jakitun haz daitezen laguntzen diegu, betiere kristau inspiraziotik abiatuta. Arreta pertsonalizatuaren eta espiritualtasunaren aldeko apustua egiten dugu, guztion artean, grinez, lankidetzarekin eta ikaskuntzarekin, elkar-zaintza eta senide-arteko giroan.


Erantzukizunak hauek dira:


  • DBH 2. zikloan eta batxilergoan ingeles irakasgaia.
  • DBHko dibertsifikazio kurrikularreko taldean euskara irakasgaia.
  • Irakasgai horien ikaskuntza eraginkorra sustatuko duten hezkuntza-jarduerak diseinatzea eta planifikatzea.
  • Ikasleen aurrerapena ebaluatzea eta feedback konstruktiboa ematea.
  • Irakasle-taldearekin lankidetzan aritzea diziplinarteko hezkuntza-jarduerak koordinatzen.
  • Ikasleen artean ikaskuntza positiboko giroa eta hizkuntza- eta literatura-trebetasunak garatzen laguntzea.
  • Garapen profesionaleko bileretan eta jardueretan parte hartzea.


Hauek eskaintzen ditugu:


  • 2026-2027rako kontratua
  • %100eko jardunaldia



Requisitos

  • Ingeles filologia
  • Euskara eta ingelesa C1
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra

Localización